Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bat egin du Euskaraldiarekin; 15 Arigune eta 100 parte-hartzaile baino gehiago izango ditu

2020(e)ko azaroaren 16a

Euskaraldia

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta José Antonio Rodriguez Ranz, Ana Agirre eta Lide Amilibia sailburuordeak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria Belarriprest eta Ahobizi izango dira, Euskaraldiaren edizio honetan. Haiek izango dira euskararen konpromisoa erakutsi duen saileko buru; 15 Arigune eta 100 parte-hartzaile baino gehiago izango ditu sailak.

“Euskaraldia ariketa berri honetan belarriprest izateko ardura ilusioz hartzen dut. Ahobiziz inguratuta egongo naizenez, seguru nago euskara ikasten jarraitzeko oso baliagarria izango zaidala”, esan du sailburuak. “Gure saileko lankideen partehartzea goraipatu nahi dut, izan ere, 100 lagun baino gehiago izango gara parte-hartuko dugunak eta oso harro gaude”.

Bere aldetik, sailburuordeak eta Emakundeko zuzendariak zera nabarmendu nahi izan dute “Euskaraldiarekin Emakunde zein Berdintasun saileko lankideek erakutsitako konpromisoa nabarmendu nahi dugu gaur. 100 lagun baino gehiago izan gara izena eman dugunak eta gurean, 15 Arigune sortzeko hitza ere eman dugu. Euskararen erabilera gure artean sustatu nahi dugu, eta gure hizkuntza-ohiturak, moldatu. Lakuako pasiluetatik euskara asko entzuten eta hitz egiten dugun arren, harago joateko gai garela erakutsi nahi dugu”.

Euskaraldia, aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da; euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta, horrela, euskararen erabilera areagotzea da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*