Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak langileak hautatzeko beste prozesu bat abiarazi du, Euskadiko Administrazio Orokorrean 9 lan poltsa kualifikatu osatzeko

2015(e)ko irailaren 21a

Jaurlaritzak langileak hautatzeko prozesu berri bat deitu du Euskadiko Administrazio Orokorrean 9 lan poltsa kualifikatu sortzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten egunkari guztietan argitaratu da informazioa eta, gainera, kontsultagarri dago HAEEren webgune ofizialean: www.ivap.euskadi.eus.

Lan-poltsa horietan izena emateko epea hasiko da, astelehena, irailak 21. Industria-ingeniaritzan, medikuntzan, erizaintzan, albaitaritzan eta arkitektura teknikoan izena eman nahi dutenek urriaren 1era (osteguna) arte aurkez ditzakete eskabideak. Enpresa-zuzendaritzan, psikologian, estatistikan eta gizarte-lanean izena eman nahi dutenek datorren ostiralera (irailak 25) arteko epea dute. Batean zein bestean, eskabideak online egin beharko dira: www.ivap.euskadi.eus.

Hauta-probak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ardurapean egongo direnak, datorren urrian egingo dira. Hala bada, lan-poltsa guztiak eratuta egongo dira abendurako, eta poltsa osatuko duten pertsonak hil horretan bertan hasi ahal izango dira lanean.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*