Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Hizkuntza Normalizatzeko Dekretua aldatuko du, elebitasuna bermatzeko

2010(e)ko uztailaren 30a

Ebazpen judizialen fideltasunari eta eraginkortasun osoari eutsiz prozesuen tramitazioa euskaratzeko gai diren lan-taldeak edukitzea da helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua arautzen duen 2008ko uztailaren 29ko Dekretua aldatzeko asmoa daukala adierazi du Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrolerako osoko bilkuran. Autonomia Erkidegoan daukagun koofizialtasuna eta elebitasuna gauzatzea da helburua, prozesu horrek gaur egun daukan ezarpenarekin eta garatzeko aurreikuspenarekin bat etorriz. Gauzatzea, gainera, pixkanaka eta mailaka egin nahi da.

"Konstituzioak eta Estatutuak herritarrei aitortutako hizkuntza-eskubideak bermatzeko sistema bat lortu nahian batzen dira bi helburu horiek" adierazi du sailburuak, bost urteko euskalduntze-planak egiteko asmoa azaldu baino lehentxeago.

10 urteko epean lanpostuen % 35 inguruk eskakizun berezitzat hizkuntza edukitzea da helburuetako bat, izan ere, prozesu-antolaketan lan-talde elebidunak egotea beharrezkoa baita hizkuntzaren normalizazioa lortzeko. "Hau da, ebazpen judizialen fideltasunari eta eraginkortasun osoari eutsiz prozesuen tramitazioa euskaratzeko gai diren lan-taldeak eduki nahi ditugu" zehaztu du Idoia Mendiak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*