Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak herritarren parte-hartzeari zabaldu dio bere Gurtza-lekuei buruzko Legea

2011(e)ko abenduaren 22a

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak herritarren parte-hartzeari zabaldu dio hemendik gutxira atera behar duen Euskal Autonomia Erkidegoko gurtza-lekuei buruzko Legea. Eta bere aurreproiektua openideiak.com izeneko sare sozialean, argitaratuz egin du. Bertan, herritarrek lege horren behin betiko idazketa aldatzeko aukera eduki dezakete.

Euskal gizartean erlijio-aniztasuna ez da sekulako berrikuntza bilakabide historikoari erreparatuz gero, baina gizartearen barruan gero eta elementu garrantzitsuagoa da; hori dela eta, gero eta behar handiagoa dago aniztasun hori alor publikoek behar bezala kudeatzeko. Lege honen helburua euskal gizartearen barruan ageri diren elizei, konfesioei eta erlijio-komunitateei erlijio-askatasunerako oinarrizko eskubidea bermatzea da; horretarako, kultu-zentroak eta tankerako erlijio-espazioak irekitzeko eta funtzionamendua arautzeko erregulazio espezifikoa abiaraziko da, betiere konfesio eta erlijio-komunitateen artean inolako diskriminaziorik egin gabe.

Legeak hamasei artikulu ditu bost kapitulutan bilduta; horrez gain, hiru xedapen gehigarri, lau iragankor eta bi azken xedapen ere baditu. Aurreproiektua openideiak.com Web-orrian argitaratzea gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen adierazgarri berri bat da, Gobernu Irekiaren bi zutabe.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko