Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Justizia Leheneratzaile ereduaren onurak aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan

2017(e)ko azaroaren 09a

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Justizia Leheneratzaile ereduaren onurak aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren Justizia Zuzendari eta Helduen Justizia Zerbitzuaren Arduradun Roberto Moreno Alvarez, Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean egon da aste honetan, ohiko sistema judizialaren eredu osagarri den Justizia Leheneratzaile ereduaren onurak azaltzen. 

Hitzaldian, Roberto Morenok Justizia Leheneratzaile arloan Euskadin izandako esperientzia positiboaren berri eman die diputatuei; Justizia mota hau, 2007tik Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren bitartez Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ohiko Zigor-arloko Justizia ereduaren osagarri da. Roberto Morenoren hitzetan, Euskadin “Justizia Leheneratzaile prozesuetan inplikatutako pertsona gehienek esandakoaren arabera, euren adierazpenak norbaitek entzuten dituen lehenengo aldia izan da; bestalde, justizia arloko langileek, motibazio gehiagorekin egiten dute lan eta egindakoak asebete egiten dituela adierazi dute”.

Justizia Leheneratzailearen onura nagusia, biktima sistema judizialaren zentroan jartzea da; era horretara, egindako kaltea konpontzeko aukerak ahalbidetzen dira, bai lege aldetik, bai eta batik bat, arlo moral eta emozionalean.  Hori da, hain justu, ohiko Zigor-arloko Justiziarekiko duen aldea. Izan ere, Roberto Morenok adierazitakoaren arabera, Justizia Leheneratzaileak delitua pertsona zehatz baten aurka egin dela lehenesten du; Zigor-arloko Justizian, aldiz, delitua arau juridiko baten aurkako erasoa da, eta biktima printzipala Estatua da. Nolabait esateko, “egindako kaltea ordaintzetik, egindako kaltea konpontzera”pasatu da. 

Eusko Jaurlaritza Justizia Leheneratzailearen Europako Foroan eskubide osoko kide da; erakunde hau 2000. urtean sortu zen eta Europako oinarrizko erreferentea da arlo horretan. 2014an Roberto Moreno Foro horretako Adituen Batzordeko kide izendatu zuten, eta harezgero, Justizia Leheneratzaile eredua estatuan ezartzeko egiten du lan, “kalitatezkoa eta herritarren zerbitzura” dagoen Justizia eredua garatzeko helburuarekin.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*