Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak, BJKNketa EUDELek lankidetza-hitzarmena sinatu dute kalteberatasun-kasuak detektatzeko eta etxegabetzeen aurrean neurri sozialak aplikatzeko

2019(e)ko martxoaren 01a

Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Gobernuaren lankidetza-hitzarmen bat BJKNrekin eta EUDEL ekin kalteberatasun-kasuak detektatzeko eta etxegabetzeen aurrean neurri sozialak aplikatzeko.

Arriolak adierazi duenez, hitzarmenaren aplikazioarekin arindu egin nahi da, ahal den gehien, fede oneko zordunentzat adierazten duen drama bizi diren etxeetatik bota izateak; hau da, kalteberatasun-egoeran bizi den pertsona edo familia bakar bat ere kalean ez geratzea inolako babesik Gabe.

Arriola sailburuak azaldu duenez, hitzarmenaren berrikuntza nabarmenetako bat da orain antzematen den gabeziarik handiena konpontzen duena: inplikatutako eragileen artean komunikaziorako kanal eraginkorrik eta operatiborik ez egotearena. “Gabezia hori erregistro informatiko bat sortuz konponduko da; erregistro horrek erraztu egingo du instituzioen arteko komunikazioa eta burututako ekintzen azterlan estatistikoa, espedienteen kudeaketa bizkorra eta eraginkorra izan dadin, eta aurreikusitako ekintza sozialak planifikatu ahal izateko, horien premia izanez gero”, argitu du.
 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*