Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egiten du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren Sala Nagusiaren epaiaren gainean

2013(e)ko urriaren 22a

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako epaiaren balorazioa egin du Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan.

Sala Nagusiak sententzia irmoa eman du horretan ezarri du Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean jasotako 7. eta 5.1 artikuluak urratu dituela, "ez dago legerik gabeko zigorra" eta "askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea", hurrenez hurren. Sententziak  Inés del Río aske uzteko deia egin dio estatu espainiarrari "ahalik eta arinen" eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dio hiru hilebeteren buruan "kalte morala" dela medio.

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak bi eskaera egiten ditu. Alde batetik, ezker abertzaleari eskatzen dio epaiaren emaitza arduraz eta epe luzeko ikuspegiz kudeatzeko. Beste alde batetik, Jaurlaritzak Espainiako gobernuari eskatzen dio espetxe-politikaren etapa berri bat irekitzeko, hiru gako oinarri hartuta: legaltasun-printzipioa, erreaitate-printzipioa eta adostasun-printzipioa.

Parot doktrina

Parot doktrina Auzitegi Gorenak 2006an finkatu zuen aurrenekoz espetxe onurei esker 30 urteko gehieneko zigorra bete baino lehen presoen askapena saihesteko.  1977 eta 1995 artean atentatuak egiteagatik eta 1973ko Kode Penalaren arabera kondenatuak izan direnengan du eragina doktrina honek. Estrasburgoko Auzitegiak 2012an Espainia kondenatu zuen eta gaur Europak epai horri behin betiko bultzada eman dio. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*