Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikora

2019(e)ko urtarrilaren 10a

Doako Laguntza Juridikoaren bulegoa iragartzen duen kartela Donostiako Justizia Jauregian

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak eta Lurdes Maiztegui Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekanoak, urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen Doako Laguntza Juridikoaren Dekretu berriaren hobekuntzak aurkeztu zituzten atzo, bai eta Gipuzkoari buruzko datuak ere; guztira abokatutzako 764 profesional daude ofiziozko txandari atxikita (408 gizon eta 355 emakume).

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak honako hau nabarmendu du: “doako justiziaren sistemaren kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izatea da urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen dekretu berriaren helburu nagusietako bat; dekretu horren bidez, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko prozedura arautzen da, bai eta bertan esku hartzen duten organo eta erakundeen funtzionamendu- eta lankidetza-araubidea ere”.

Bestalde, Lurdes Maiztegui Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekanoak honako hau gogorarazi du:“Doako Laguntza Juridikoaren Zerbitzua emateko 517 profesional daude atxilotuari laguntza emateko txandari atxikita (251 gizon eta 266 emakume), herritarrei egunean 24 orduz eta urtean 365 egunetan arreta emateko, eta 764 profesional ofiziozko txandari atxikita (408 gizon eta 356 emakume), doako laguntza juridikoaren onuradunen jurisdikzio-ordenetan (zibila, zigor-arlokoa, administrazioarekiko auzietakoa eta lan-arlokoa) eskubide eta interesen defentsa beren gain hartzen dutenak, bai eta aholkularitza juridikoa ematen duen eta auzitan jarduteko baliabide ekonomiko nahikoa ez dutela egiaztatzen duten pertsona guztientzako doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko tramitazioa kudeatzen duen Orientazio Juridikoko Zerbitzua ere”.

  • Albistea osoa Irekian irakurri dezakezu.
     

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*