Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko

2019(e)ko irailaren 11a

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko

Gobernu-kontseiluak onartu du 459.325 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena.

Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude:

  • Biztanle 1 eta 499 bitartean: 750€
  • 500 eta 999 bitartean: 875€
  • 1.000 eta 2.999 bitartean: 1.850€
  • 3.000 eta 6.999 bitartean: 2.650€
  • 7.000 eta 19.999 bitartean: 3.650€
  • 20.000 eta 29.999 bitartean: 4.625€
  • 30.000 eta 39.999 bitartean: 5.725€
  • 40.000 biztanletik gora: 7.425€

Gainera, Euskadiko bi espetxe dauden udalerriek, Basaurik eta Langraiz Okak, eta adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, Zumarragak, 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:

  • Araba/Álava: 175€
  • Bizkaia: 440€
  • Gipuzkoa: 750€

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita.

Bake Epaitegiak

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea.

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*