Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko 236 Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz

2018(e)ko ekainaren 06a

Gobernu-kontseiluak onartu du 458.325 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta.

Gainera, Euskadiko bi espetxe dauden udalerriek, Basaurik eta Langraiz Okak, eta adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, Zumarragak, 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:

  • Araba/Álava: 65.175 euros
  • Bizkaia: 227.525 euros
  • Gipuzkoa: 167.725 euros

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita.

Bake epaitegiak

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea.

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke.

 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*