2014(e)ko urriaren 24a
EAEko fiskal nagusiak urte judizialaren irekiera ekitaldian egin zituen adierazpenok, atzo. Horrekin lotuta, auzitegietara jotzen duten herritarrei eskaini behar zaien zerbitzua oso garrantzitsua dela ohartarazi zuen, eta horrekin lotuta, euskal gizartea elebiduna dela azpimarratu zuen: “Hizkuntza eskubideei buruz hitz egiten dugunean ez gara hizkuntzei buruz ari, pertsonei buruz baizik” adierazi zuen.
Calparsorok Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen poziktibity komunikazio-kanpainan parte hartu du. Kanpainaren baitan, Idoia Gurrutxaga Donostia ospitaleko mediku-zuzendariarekin egindako elkarrizketan, beste gauza batzuen artean “ euskaldunek epaitegietan interprete zerbitzua erabili behar izaten dutenean Justizia Administrazioaren baitan arrotz sentitzen direla” adierazi du.