Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskararen egunean eguneratu euskaraz lan egiteko tresna!

2019(e)ko abenduaren 03a

Gaur, abenduak 3, euskararen eguna da! Euskaraz lan egiteko laguntza tresna berritua jarri nahi dugu abokatu eta prokuradore guztien eskura. Batzuek dagoeneko ezagutzen  duzuen e-Toolbar berritu egin dugu, eta aurrerantzean Epaibar izango da.

e-Toolbar berritu egin dugu, eta aurrerantzean Epaibar izango da.

Tresna berrituan, funtzionalitateak hobetu ditugu (bilaketa azkarragoa, testua kopiatzeko ikonoa, hizkuntza teknikariekin harremanetan jartzeko bide zuzena…) eta itzulpen memoria eguneratua eta aberatsagoa aurkituko duzue.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ele bietan izapidetzeko laguntza tresnaren gida (Epaibar gida) ikusi.

Tresna instalatzea oso erraza da, minutu bat beharko duzu. Jarraitu ondorengo urratsak:

  • Jaitsi instalatzailea (sakatu deskargatu aukeran).
  • Joan deskargen karpetara eta exekutatu “Epaibar_Ints.exe” fitxategia.
  • Jarraitu instalatzailearen oharrak.

Epaibar, ele bietan izapidetzeko laguntza tresna.

Zer aurki dezakezue Epaibar tresna berrituen?

  • Interfazea erabilerrazagoa da. Aukerak, menuak eta testuak sinplifikatzen eta bateratzen saiatu gara.
  • Bilaketen emaitzak egokitasunaren arabera erakusten dira. Lehenengo justiziako euskara batzordeak aztertu eta onartu dituen termino eta esaldiak bistaratzen dira. Atzerago beste iturri batzuetatik jaso ditugun itzulpenak.
  • Tresnak hobeto eta azkarrago bilatzen du. Horretarako bilaketa motorra hobetzen saiatu gara, memorian dugun informazioan hobeto arakatuz eta emaitza ahalik eta egokienak azalaraziz.
  • Bilbatzen ari zaren testua emaitzetan hobeto nabarmentzen da orain. Euskarazko deklinazioa kontuan hartzen da.
  • Testuak kopiatzeko aukera eskurago: tresnak bistaratzen dituen testuak errazago kopiatu daitezke orain, behar duzun lekura eramateko.
  • Itzulpenak eskatzeko edo hizkuntza-zalantzak argitzeko bideo indartu dugu. Hizkuntza-teknikariekin harremanetan jartzeko bide zuzena aurkitu dezakezu.

Itzulpen memorian sartutako itzulpenetako batzuk:

  • Eusko Jaurlaritzak berritu dituen justizia arloko hainbat hiztegi:
    Eusko Jaurlaritzak berritu dituen justizia arloko hiztegiak.
  • BOEn argitaratutako azken lege eta dekretu elebidun batzuk:
    - RDL18_2017 Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina 
    - RDL2_2018 Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina 
    - L7_2017 Kontsumo-arloko auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa
    - L6_2017 Lan Autonomoaren Presako Erreformena
    - L24_2015 Patenteena
    - BOE_L42_2015 Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen dueña 

Inongo zalantzarik edo arazorik izanez gero jarri gurekin harremanetan: epaibi@justizia.eus.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*