Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskararen Eguna, Abenduak 3

2014(e)ko abenduaren 01a

Euskararen Eguna, Abenduak 3

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen dugu, San Frantzisko Xabierren egunean. Santua 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere amahizkuntzan esan zituen, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau Euskararen Nazioarteko Egun gisara, eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Egun berezi hori ospatzeko, Justiziako Hizkuntza Normalizaziorako Lantaldeko (epaiBi) kideok informazio mahaiak jarriko dituguhainbat epaitegitako sarreretan: Bilbon, Donostian, Eibarren, Gernika eta Tolosan. EpaiBik eskaintzen duen zerbitzuaren inguruko informazioa emango dugu. 10:00etatik 13:00etara epaitegiko harreran egongo gara, gerturatu zaitez!

Informazio mahaiak / Mesas informativas

 

 Bestalde, Euskararen Egunaren harira, lehiaketa bat ere antolatu dugu. Epaitegietako langileek eta Auzia Euskaraz proiektuan parte hartzen ari diren abokatu eta prokuradoreek hartuko duzue parte lehiaketan. Euskara Jendea DVD sorta zozkatuko dugu galderak zuzen erantzuten dituzuenon artean. Abenduaren 3an jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

Zorte on!

Saria Euskara Jendea DVD sorta / Lote de DVD de la serie documental

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*