Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

"Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea" sortu da, ikertu, ebaluatu eta Eusko Legebiltzarra zein Jaurlaritza gaiaren inguruan aholkatutzeko

2017(e)ko azaroaren 30a

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekarekin batera, zuzendu du “Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea” osatzeko bilera. Organo honen jatorria da Eusko Legebiltzarrak 2015eko uztailaren 25ean aho batez onartu zuen uztailaren 25eko 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.  

“Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea" izaera kolegiatua duen aholku-organo gisa jaio da, euskal zuzenbide zibila ikertu, ebaluatu eta bere garapena sustatzeko, legeak aldatzeko beharren inguruan informatzeko, proposamenak, aldaketak eta berrikuntzak planteatzeko, eztabaida eta solasaldi profesionala bultzatzeko eta Legebiltzar zein Jaurlaritza gaiaren inguruan aholkatzeko.

Organo berri honen egoitza Gasteizen dago, eta une honetan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mende dago organikoki. Gizartearen parte-hartzera irekita egongo da eta etengabeko harremana izango du zuzenbidea ikertu, aztertu eta lantzeko institutu eta erakundeekin, esperientzien trukatzea eta jardute egokien erabilera sustatu eta errazteko xedearekin. Lankidetzak sustatuko ditu Estatu mailako zein nazioarteko aholku-organo eta batzorde kodetzaile espezializatu ezberdinekin eta euskal zuzenbide zibilari loturiko Legegintzako Herri-ekimenak sustatu dituzten batzordeekin lan egingo du ere bai.

Eginkizunak

Bere helburua da euskal zuzenbide zibila ikertu, ebaluatu eta bere garapena sustatzea, legeak aldatzeko beharraz informatzea, proposamenak, aldaketak eta berrikuntzak egitea,  gaiaren inguruko aholkularitza ematea Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari, eztabaida profesionala bultzatzea, e.a.

Batzorde berriaren eginkizunak bere estatutuetan zehaztuta daude, 5 lan-arlotan bilduta:

  • Jaurlaritza zein Legebiltzarra euskal zuzenbide zibilaren inguruan aholkatzea.
  • Indarreko zuzenbidea aztertzea eta ikertzea eta, gehienbat, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten Lurralde Historikoetako zuzenbide zibila, forala eta berezia, idatzia edo ohiturazkoa.
  • Estatu mailako eta Europako arau-markoa arretaz jarraitzea eta ebaluatzea. Horrela, Estatu mailan edo Europan onarturiko arauen ondorioz gerta litezkeen aldaketez edo eraginez aurretiaz ohartzeko organoa izango da.
  • Zuzentasun teknikoa, lengoaia juridikoaren argitasuna, estiloen batasuna, lengoaia juridiko inklusiboarekiko begirunea, etab., sustatuko ditu.
  • Arautze egokiaren, jardute egokien eta gobernantza egokiaren printzipioak bermatuko ditu arauen ekoizpenari dagokionez.

Euskara juridikoaren sustapena

Batzorde berriak, gainera, euskararen erabilera sustatuko du Euskal Zuzenbide Zibilaren adierazpen hizkuntza legez. Terminologia juridikoa ikertzen, sustatzen eta zabaltzen lagunduko du, Euskaltzaindiarekin, Eusko Legebiltzarrarekin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) eta euskara juridikoaren erabileran aditu diren zenbait eragilerekin lankidetzan. 

Osaera

“Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea" osatzen dutenek beren lekua utzi beharko dute ordura arte izan duten kargua utzi bezain pronto eta ez dute inolako prestazio ekonomikorik jasoko beren jardutearen ordainean.

Batzordeak abokatu, prokuradore, irakasle, epaile, jurista eta jabetzaren erregistratzailez osaturiko hiru funtzionamendu-organo ditu.

 

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2017/12/05
Hola Juan Manuel, te recomiendo que este tipo de sugerencias o peticiones las plantees a través de Irekia. El Gobierno vasco tiene a través de su portal de Gobierno Abierto una herramienta para que la ciudadanía presente sus peticiones directamente a la Administración. (http://www.irekia.euskadi.eus/es/proposals) Saludos
Juan Manuel Loidi2017/12/04
Muy señores mios, Hace pocos días, sugerí al Colegio de Abogados de Gipuzkoa, que bien el propio colegio o el Consejo Vasco de la Abogacia valorase la oportunidad de editar un código que recoja la ley 5/2015 de derecho civil vasco y al cual podría añadirse la Ley 11/2016 de garantia de los derechos y de la dignidad de las personas en el proceso final de su vida. En su día cuando se aprobó la Ley 3/1992 si se editó un código que por mi parte agradecí mucho por su manejabilidad. Siguiendo con las sugerencias, también sería deseable que se publicara otro código o en el anterior la ley 7/2015 de relaciones familiares en supuestos de separación y al que complementaría con la Ley 2/2003 reguladora de las parejas de hecho. Yo he intentado buscar un código con la ley 5/2015 y no lo he encontrado, no creo que sea muy costoso que esta institución asuma la publicación de las citadas leyes y en su caso con la colaboración del Consejo de la Abogacía Vasca, el Parlamento Vasco y Gobierno Vasco. Gracias de antemano, Juan Manuel Loidi Yurrita

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*