Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskal parte-hartze proaktiboa eta europar aitortza Justizia Konponarazlearen Europar Foroaren VII. Batzarrean, Helsinkin egina

2012(e)ko ekainaren 18a

Justizia Konponarazlearen Europar Foroak bi urtetik behin egiten duen Batzarraren baitan, 300 nazioarteko aditu baino gehiago bildu dira, ekainaren 13tik 16ra bitartean, justizia konponarazleari buruz eztabaidatzeko, bitartekaritza judizialak gatazken konponketan dituen abantailak aztertzeko, eta ekimen bateratuak bultzatzeko europar proiektuen esparruan.

Europar Batasunaren kofinantziazioarekin, nazioarteko adituak biltzen ditu esperientzien trukea bultzatzeko justizia konponarazlearen eta bitartekaritza judizialaren eremuan, eta baita ekimen bateratuetan parte hartzeko ere.

Hasierako osoko bilkuran, hitza hartu zuten Finlandiako Justizia Ministroak eta Osasun eta Gizarte Gaien Ministroak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariarekin batera; izan ere, Justizia Konponarazlearen Europar Foroaren kide gisa, honek Helsinkiri utzi dio lekukoa, Foroak bi urtetik behin egiten duen batzarraren azken saioa Bilbon egin baitzen, 2010eko ekainean. Halaber, Batzarrak Europar Batzordearen Presidenteorde Viviane Redingen presentzia ere izan du, bideokonferentzia bidez.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko