Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskadiko udalek eta notarioek pertsona zergadunen eskubideak indartzen dituzte

2012(e)ko apirilaren 12a

Los municipios vascos y los notarios refuerzan los derechos de las personas contribuyentes

Ibone Bengoetxea EUDELen elkarteburuak eta Manuel López Pardiñas Notariotzaren Kontseilu Nagusiko presidente eta Euskadiko Notarioen Elkargoko dekanoak erakunde bien arteko lankidetzarako hitzarmen-markoa sinatu dute gaur goizean. Ekimen horren helburua Euskadiko pertsona zergadunek informatuak izateko eta euren zerga-obligazioak betetzeko orduan laguntza jasotzeko duten eskubidea indartzea da, Zergaren Foru Arau Orokorretan jasota dagoen moduan. Notariotzetatik, eskritura publikoei lotutako tokiko zergen ordainketa telematikoa ere sustatuko dute; hain zuzen ere, udal gainbalioaren eta OHZren ordainketa, izapideak bizkorrago egiteko eta tramiteak eta kostuak murrizteko.

Une honetatik aurrera, hala nahi duten Euskadiko udalek hitzarmenarekin bat egin ahal izango dute, banaka eta norberaren borondatez.

Tramiteak bizkortzea eta laguntza ematea

Notariotzak konpromisoa hartzen du erabiltzaile eta kontsumitzaileei beharrezko laguntza eta informazioa emateko, eta udalekiko izapideak bide telematikoz bizkortzeko, betiere, beharrezkoa den garapen teknologikoa erabilgarri badago. Notarioek parte-hartzaileei jakinaraziko diete zeintzuk diren toki mailan eurek baimendutako eskrituretatik erator daitezkeen ondorio fiskalak, eta ondasun higiezinak eskuratzen dituzten pertsonei jakinaraziko diete zeintzuk diren ordaindu beharko dituzten zergak.

Bestetik, herritarrek notariotzei eskatu ahal izango diete Hiri Izaerako Lursailen Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga –udal gainbalioa izenarekin ezagutzen dena– eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) euren izenean eta modu telematikoan likidatzeko. Horretarako, dagokion udalak akordio honekin bat eginda egon beharko du, eta behar diren baliabide teknikoak izan beharko ditu, Notariotzaren plataforma teknologikoarekin konektatzeko.

Beste alde batetik, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak eta Euskadiko Notarioen Elkargoak eskritura publikoetan jasotako informazioa emango diete Euskadiko udalei, on line bidez. Zehatzago esateko, zergari, higiezinen aldaketa fisiko eta juridikoei, edo egoitza-aldaketei buruzko informazioa izango da.

Notariotzek bitarteko elektronikoak erabiltzen dituzte orokorrean, eta, hori dela eta, notariotzek modu sinple eta automatikoan eman diezazkiekete tokiko erakundeei behar dituzten datuak, notariotzatik bertatik, edo Notariotzaren Kontseilu Nagusitik. Notariotzak Espainiako notario guztiak modu informatikoan integratzen dituen plataforma bat dauka. Horri esker, kudeaketa bakarrean, esku artean dituzten negozio juridikoekin erlazionatutako tramite eta eragiketa guztiak bildu ditzakete.

  • EUDELi buruz: Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) 1982an eratu zen udalen autonomía defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean toki bakoitzeko interesak ordezkatzeko. Bere hogeita hamar urteko ibilbidean, Euskadiko udalgintzaren erreferentea izatera heldu da. Hori horrela, Euskadiko Udalen Elkartea solaskide baliagarri eta eraginkor bihurtu da gainerako Instituzioentzat, politika publikoen koordinazioari eta adostasunari dagokienez.
  • Notariotzari buruz: Espainian 3.000 notario baino gehiago daude, eta, 2003tik, aintzatetsitako sinadura elektronikoa dute. Tresna telematiko hori kalitate eta segurtasun kontrolik zorrotzenen bitartez garatu da, eta, horri esker, informazioa bidali, transmititu eta jaso dezakete, bai eta eskritura publikoen kopia elektronikoak trukatu ere. Une honetan, Espainiako notarioek kolektibo profesionalik aktiboenetakoa osatzen dute, Administrazio Elektronikoa ezartzeko prozesuari dagokionez.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*