Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako kideak aukeratu dituzte

2019(e)ko abenduaren 02a

Partaidetza % 83koa izan da (234 epaile eta magistratu dira eta 194k eman du botoa) eta Magistratuen Elkarte Profesionalak (MEP) eta Francisco de Vitoria Elkarte Judizialak (FVEJ) elkarrekin aurkeztutako zerrendak sei eserlekutatik bost eserleku irabazi ditu. Seigarren eserlekua Demokraziarako Epaileak (DE) elkarteak irabazi du.

Hautatuak izan diren kideak hurrengoak dira:

  • Alfonso Alvarez-Buylla Naharro, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zk.ko Epaitegiko Magistratua, MEP- 108 boto. 
  • Emilio Lamo de Espinosa Vazquez de Sola, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko Magistratua MEP-105 boto.
  • Pedro Santiago Romero Buck-Arstad, Donostiako Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko Magistratua, MEP- 94 boto.
  • Maria Belen Gonzalez Martin Gasteizeko Instantziako 4 zk.ko Epaitegiko Magistratua, MEP-91 boto.
  • Pablo Aguirre Allende Irungo Instantziako 3 zk.ko Epaitegiko Epailea, MEP-87 boto.
  • Ines Soria Encarnación, Barakaldoko Instantziako 1 zk.ko Magistratua, DE-86 boto.

Hautatutako sei kide hauetaz gaindi, EAEANren Gobernu Sala beste berariazko sei kidek osatzen dute, alegia: Auzitegiaren presidenteak (Juan Luis Ibarra), Administrazioarekiko Auzien eta Lan-arloko Salaren presidenteak (Luis Ángel Garrido y Garbiñe Biurrun Mancisidor) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegien presidenteak (Iñaki Subijana, Mercedes Guerrero eta Reyes Goenaga), Bilboko barruti Judizialeko dekanoa (Aner Uriarte) eta Gobernuko Idazkaria (Begoña Basarrate).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*