Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskadiko Bulego Judiziala sare sozialetara zabaltzen da

2011(e)ko uztailaren 12a

Euskadiko Bulego Judizialak Twiter-eko profila @bulegojudiziala eta Facebook-eko orrialdea Bulego Judiziala - Oficina Judicial ditu.

Bulego Judizial Berria (BJB) Amurrion, Azpeitian, Eibarren, Getxon eta Irunen 2010eko azaroan ezarri ondoren Balmasedan, Bergaran, Durangon, Gernikan eta Tolosan ezarketa 2011ko udazkenerako aurreikusita dago. Informazio, zabalpen eta partehartze kanalak indartu eta suspertu nahi dira orain Euskadiko Bulego Judizialaren hedapenerako Justizia Sailburuordetzak bultzatutako ekintzei lotutako gaietarako, sare sozialetan partehartzearen bidez.

Era honetan, Interneteko webgunean (www.justizia.net) argitaratuko den informazio eta dokumentazioaz gain, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Sailak informazioaren zabalpena dinamizatu eta komunikazioa eta partehartzea suspertuko ditu Justizia Sailburuordetzak bultzatutako ekintzei lotutako gaietarako.

Era berean, komunikazio irekia eta arina ahalbidetzen da, eta eragile guztiei eta herritarrei erreakzioak, iritziak, iradokizunak edo bestelako iruzkinak egiteko aukera ematen die.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*