Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskadi da, berriz ere, emakume epaile eta magistratu gehien dituen Erkidegoa

2019(e)ko apirilaren 09a

Euskadi da, berriz ere, emakume epaile eta magistratu gehien dituen Erkidegoa

Euskadi da, berriz ere, emakume epaile eta magistratu gehien dituen Erkidegoa (% 61,6),  2013. urtetik gaur arte, emakumeen batez bestekoa kopurua osoaren % 60tik gora mantendu baita.  

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako  “Karrera judizialaren egiturari buruzko 2019ko urtarrilaren 1eko Txostena”ren arabera, emakume kopurua gizon kopuruaren berdina edo handiagoa da 15 erkidegotan.  Datu horrek Karrera Judizialaren baitan gertatzen ari den emakume kopuruaren igoera berresten du; izan ere, duela bost urte -2014ko urtarrilaren 1ean- emakume epaile eta magistratu kopurua % 50etik beherakoa zen zortzi erkidegotan. 

Urte honen hasieran, Aragoin (% 48,7) eta Murtzian (% 45,5) bakarrik egon da emakume epaile eta magistratu kopurua zenbateko osoaren % 50etik behera. Hala ere, lurralde horietan ere goranzko joera dago.

2019an, guztira 5.419 epaile daude Espainian. Horietatik 2.923 -% 53,9 - emakumeak dira, eta 2.496 (% 46,1) gizonezkoak.   51 eta 71 urte arteko epaileen artean emakumeak gutxiengoa dira, eta 20-50 urte artekoetan, aldiz, ia bikoitza.   

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*