Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Euskadi auzi kopuru gutxien duen Estatuko hirugarren erkidegoa da

2019(e)ko martxoaren 11a

Errioxa eta Nafarroaren atzetik, Euskadi da auzi kopuru gutxien duen autonomia erkidegoa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) organo judizialen egoerari buruz egindako txostenaren arabera.

Txostenean jasota datorrenez, Euskadiko organo judizialetan 207.613 auzi sartu ziren iaz, 2017an baino % 1,3 gehiago. Bestalde, 203.678 auzi ebatzi ziren (% 4,8 gehiago) eta 83.854 egiteke gelditu ziren.

Arloka, zigor-arloan 93.991 auzi sartu ziren -% 1,1 gehiago-, izapidetze egoeran 25.542 gelditu ziren eta 93.275 ebatzi ziren -% 0,4 gutxiago-.

Zibil-arloan, berriz, 84.300 auzi jaso ziren -% 11,7 gehiago-, 75.705 ebatzi ziren -% 6,6 gehiago- eta izapidetze egoeran 41.741 zeuden -%26,5 gehiago-.

Administrazioarekiko auzien arloan, bestalde, 8.330 espediente sartu ziren -% 45,1 gutxiago- 13.991 auzi ebatzi ziren -% 51,3 gehiago- eta 6.589 egiteke gelditu ziren -% 45,2 gutxiago-.

Azkenik, Lan-arloan 20.992 auzi izapidetu ziren -% 2 gutxiago-, 20.787 auzi ebatzi ziren -% 1,3 gehiago- eta 9.962 izapidetze egoeran zeuden -% 1,3 gehiago-.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*