Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Europarrak Espainian abokatu izateko sarrera-probak deitu dituzte

2014(e)ko urriaren 15a

Urriaren 10eko BOEn Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioaren baitako Estatuetako  herritarrak Espainian abokatu izateko gaitasun-probetarako deialdia argitaratu zen. 

Hautagai izateko, hurrengo baldintzak bete behar dituzte abokatuek:

  1. Europar Batasuneko Estatu bateko edo Europako Esparru Ekonomikoaren baitako  Estatu bateko nazionalitatea eduki behar da. Baldintza hori proba amaitu arte bete beharko da.
  2. Abokatu titulu ofiziala eduki behar da. Titulua Europar Batasuneko Estatu batek edo Europako Esparru Ekonomikoaren baitako Estatu batek emandakoa izan behar da. Baldintza, martxoaren 15eko PRE/421/2013 Aginduaren 3. artikuluan jasota dago.

Hautagaiek eskaera ofizialaren inprimakia bete beharko dute eta 44,31 euroko tasa ordaindu beharko dute. Eskaera eta tasa ordaintzeko inprimakia Justizia Ministerioaren web atarian eskuragarri dago.

Gaitasun-probaren ezaugarriak hurrengoak dira: kasu praktiko bat ebatzi beharko da eta Ebaluazio Batzordearen aurrean irakurri beharko da. Horren ondoren, Batzordeak galderak egin ahal izango ditu (15 minutuz, gehienez).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*