Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Europar Batasunaren Datuen Babeserako Erregelamendu Nagusiaren alde dagoela adierazi du Espainiak

2014(e)ko urriaren 24a

Datuen babesa Europar Batasunean Justizia arloan negoziatzen ari diren gai garrantzitsuen artean dago, 2012. urtean Viviane Reding komisarioak “datuen babeserako neurri-sorta” proposamena aurkeztu zuenetik. Datuen Babeserako Erregelamendu Nagusia proposamen horren funtsezko atala da , eta 1995tik dagoen araudia ordezkatuko du. 

Rafael Catala Justizia Ministroak aste honetan jakinarazi dio Giovanni Buttarelli, datuen babeserako europako ikuskatzaile izango denari, bitarteko berri horrekiko  Espainiaren adostasuna.  Horrez gain, “leihatila bakarrarekiko” Espainiak duen interesa ere adierazi dio,  administrazio-bideko edo epaitegi-bideko  errekurtsoen sistema herritarrengana gerturatzea bermatuko duelako.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*