Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Europako justiziak estatuko kaleratze sistema legez kanpokoa dela uste du

2012(e)ko azaroaren 15a

Juliane Kokott EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak emandako irizpenaren arabera, kaleratzeei buruz egun Espainian dagoen araua legez kanpokoa da, herritarrak babesteko direktiba europarra ez duelako betetzen. Europako arautegiak ezartzen duenaren arabera, herritarrek neurriz gaineko kontratu baldintzetatik babestuta egon behar dute. 

Abokatuaren ebazpenak Bartzelonako merkataritza-arloko epaitegiak aurkeztutako auziari erantzuten dio;   2011ko urtarrilean, CatalunyaCaixak, hipoteka-mailegua ordaindu ezin zuelako bere etxetik kaleratu zuen herritar bat. Kaltetuak erakundearen aurkako salaketa jarri zuen, hipoteka-maileguaren baldintzetako bat baliogabetzeko eta prozedura judiziala eta hipotekaren betearazpena bertan behera uzteko eskatuz.

Europako zuzenbidean ez dago nahitaezko betearazpeneko  neurri erkiderik, eta estatu bakoitzak bereak ezartzen ditu. Hala ere, ezarritako neurriek ezin dituzte europako direktibak bermatzen dituen eskubideak urratu.  Direktibak ezartzen duenaren arabera, baldintzaren bat neurriz gainezkoa dela egiaztatzen bada, nahitaezko betearazpena gelditu egin daiteke. Hori dela eta, gehiegikeria den ala ez egiaztatzen den bitartean, epaileak betearazpena gelditzeko aukera eduki behar duela baieztatu du abokatuak.

Kokott-en epaia ez da loteslea, baina  Europako Auzitegiak azken erabakia eztabaidatzeko orduan kontuan har dezake. Izatez,  bere gomendioak kasuen %80tan  kontutan hartu dira. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*