Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Europako Batzordeak justiziako adierazleen lehen zerrenda argitaratu du

2013(e)ko apirilaren 11a

Europako Batzordeak justiziako adierazleen lehen zerrenda argitaratu du. Horren bidez, urtero, Europar Batasuneko herrialdeetan zibil-arloko, merkataritza-arloko eta administrazioko auziak kudeatzeko  moduak baloratuko dira.

Ekimenaren helburua Europar Batasuneko estatu kideetako sistema juridiko nazionalen kalitatea, independentzia eta eraginkortasuna hobetzea da, norbanakoentzat zein enpresentzat onuragarri izango den justizia maila lortzeko.

Tresna berri horrek agerian utzi du zenbait gobernuk erreformak areagotu behar dituztela EBko beste lurralde batzuetan duten goi-mailara iristeko.

EBko legedia ekonomia arloan, kontsumitzaileen babesaren arloan, ingurumen arloan eta beste hainbat arlotan koherentziaz ezartzeko, justizia sistema nazionalen eraginkortasuna bermatzea ezinbestekoa dela gogorarazi du Europako Batzordeak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*