Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Europako Batzordeak EBko izapideetan apostilla kentzea proposatu du

2013(e)ko maiatzaren 13a

Europar Batasunak herritarrentzako eta enpresentzako izapide administratiboak murriztea helburu duen proposamena egin du. Proposamenak Europar Batasuneko beste Estatu batean dokumentu publikoen kautotasuna egiaztatzeko jartzen diren zigilu burokratikoak kentzea du helburu.

“Apostilla ziurtagiria”ri buruzko proposamena da. Ziurtagiri hori, EBko kide diren Estatuetako agintariek erabiltzen dute dokumentu publikoen kautotasuna egiaztatzeko.

Europako Batzordeak aurkeztutako proposamenean automatikoki izapide gabe geldituko diren dokumentu publikoen 12 kategoria zehazten dira.  Europako Batzordearen arabera, betekizun hauek ezabatzearen ondorioz, Europar Batasuneko herritarrek eta enpresek  330 milioi euro aurreztuko dituzte.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*