Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren XVI. Sari banaketa

2020(e)ko otsailaren 21a

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak barne Ministerioaren VioGén osoko babeserako sistema saritu du aurten, gizarteak pairatzen duen gaitz horren aurka egindako lanagatik. Horrez gain, Genero Indarkeriaren Gobernuko ordezkari-ohi eta egun Granadako Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra den Miguel Lorente Acosta ere saritu du.

VioGen 2007an abian jarri zen Genero Indarkeria kasuen osoko jarraipena egiteko Barne Ministerioaren sistema da. Sistema horren bitartez, genero indarkeriaren aurka lanean ari diren erakunde publiko ezberdinek indarkeria matxista auziei buruz duten informazioa elkar banatzen dute.

Genero Indarkeria ezabatzeko egindako lan esanguratsuenari dagokionez, Behatokiak Miguel Lorenteren lana aitortu du, bere ibilbide profesionalaren zati handi bat arlo honi emateagatik.

Azkenik, “Soledad Cazorla” aipamen berezia, duela gutxi arte Behatokian aritu den eta  Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Azpibatzordearen presidente Filomena Peláez-ek jaso du.

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren urteko sarien banaketa ekitaldia urteko azken hiruhilekoan egingo da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*