Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Estatuak bere legedia egokitu du Europarekin ebazpen judizialak elkartrukatzeko helburuarekin

2013(e)ko otsailaren 11a

Ministroen Kontseiluak 3 lege aurreproiektu onartu ditu, zigor aurrekariei eta ebazpen judizialei buruzko informazioa Europar Batasunaren baitan elkartrukatu ahal izateko.

Lehen aurreproiektuak Europako estatu ezberdinetako agintariei zigor aurrekariei buruzko informazioa elkartrukatzeko aukera emango die. Espainian, informazioa bidaltzeko eta jasotzeko eskumena izango duen erakundea Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentrala izango da. Horretarako Europako Zigor Aurrekarien Informazio-sistema erabiliko du (Ecris).

Beste bi testuak, hurrenez-hurren, EBn emandako zigor arloko ebazpen judizialen aitorpena eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren aldaketarako aurreproiektu osagarria dira.  Era horretara aitorpen horiek egiteaz zein epaitegi arduratuko diren zehaztu da (Zigor-arloko epaitegiak, espetxe-zaintzako epaitegiak eta Instrukzioko epaitegi nagusiak).

Aurreproiektu horien onarpenarekin, Estatuko legedia 2002an EBk ezarri zituen irizpenetara egokitu da (urte horretan Europako atxilotze eta entrega agindua ezarri zen). 

Hainbat herrialdetan onartuko diren legeen artean, zigorrak betetzekoa edo neurri askatasun - gabetzaileak betetzekoa jasota daude. Horien bidez partaide den herrialderen batean epai zigortzaile bat ezartzen bada, beste herrialde batek betearazi ahal izango du. Ondorioz, atzerriko presoak euren jatorrizko herrialdeetara bidali ahal izango dira, eta Europako beste estatu batean zigortutako espainiarrek zigorra Espainiako kartzeletan bete ahal izango dute.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*