Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Estatu kideetan zigortutako EBkoak ez diren herritarrak identifikatzeko datu basea sortu du Europako Batasunak

2019(e)ko maiatzaren 28a

Estatu kideetan zigortutako EBkoak ez diren herritarrak identifikatzeko datu basea sortu du Europako Batasunak

Europako Batasunaren Egunkari Ofizialak Erregelamendu berria argitaratu du, horren bitartez, Europar Batasunekoak ez diren eta EBren estatu kideetan epai irmoz zigortuak izan diren herritarren nortasunari buruzko informazio sistema zentralizatua sortu da. 

Justizia Ministerioak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/816 Erregelamendua, 2019ko apirilaren 17koa, datorren ekainaren 11n jarriko da indarrean; horren arabera, Estatuek hiru urteko epea izango dute euren komunikazio-sistemak aldatzeko.

Datu base berriak Zigor Aurrekarien Europako Informazio Sistema (ECRIS) osatuko du. Ildo horretan, EBko herritarren zigor aurrekariak jakin ditzaketen organo judizialek eta gainerako langileek aukera izango dute kide diren estatuetan epai irmoz zigortutako hirugarreneko herrialdeetako, aberrigabeen edo nazionalitate ezezaguna duten norbanakoen nortasuna ezagutzeko. 

Sistema abian jarri ostean, Justizia Ministerioak, organo judizialek edo erakunde publiko nazionalek hala eskatuta, datu basean kontsulta egiteko aukera izango du eta automatikoki aipatu herritarrak kide diren estatuetan zer nolako zigorrak dituen jakingo du.  Ondoren, EBko herritarrekin egiten den bezala, Estatu kide horiei norbanako horren zigor aurrekariak eskatuko dizkie.

Identifikazio-sistema datu  alfanumeriko eta daktiloskopikoekin osatuko da, eta aurrerago aurpegiaren irudiak gehitzeko aukera aurreikusita dago.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*