Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitu du Ministroen Kontseiluak

2018(e)ko otsailaren 13a

Zigor Kodea aldatzeko Lege Organikoaren aurreproiektua bultzatu du Ministroen Kontseiluak, espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitzeko asmoz.  Zigor askatasun-gabetzaile mota hau martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa, terrorismo eta larritasun handiko delituei neurriko erantzuna emateko Zigor Kodea aldatzen duenaren  bitartez ezarri zen Espainian.

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria zigor larrien artean gogorrena da, eta horren arabera, delituaren araberako gutxieneko espetxealdi bat ezarriko da berrikuspenerako aukera izan aurretik; gauzak horrela, 25 eta 35 urte arteko zigorra ezar daiteke, egindako delitu kopuruaren eta motaren arabera.

Zigorraren gutxieneko epea osorik bete ostean, zigorra berrikus daiteke eta zigortuak askatasuna berreskuratzeko aukera izango du, beti ere, berriz ere deliturik egingo ez duela bermatzen bada.
Egun, zortzi kasutan ezar daiteke: 

  • 16 urtetik beherakoen erailketa edo adinagatik, gaixotasunagatik edo ezintasun fisiko edo adimen-desgaitasunagatik bereziki kalteberak diren norbanakoen erailketa.
  • Sexu-askatasunaren aurkako delitu baten ondorengo erailketa.
  • Talde edo erakunde kriminal bateko kide izanik egindako erailketa.
  • Erailketa anizkoitza.
  • Erailketa terrorista.
  • Estatu buruaren edo oinordekoaren hilketa.
  • Atzerriko Estatu buruen edo Nazioarteko Hitzarmen bidez babestuta dauden norbanakoen hilketa.
  • Genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak.

Orain, espetxealdi iraunkor berrikusgarria hurrengo delituei ere ezarriko zaie:

  • Erailketa, senideei gorpua berreskuratzea eragozten zaienean.
  • Bahiketa osteko erailketa.
  • Elkarren segidan egindako bortxaketak.
  • Adingabea bortxatzea, askatasuna kendu ostean edo torturatu ostean.
  • Sute bidez eragindako heriotza, kalte handiak (azpiegitura handien txikizioa) edo energia nuklearra zein elementu erradioaktiboak askatzea.
     

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*