Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Espainiako profesional juridikoen %60k onesten du biziarteko kartzela-zigor berraztergarria

2010(e)ko abenduaren 30a

Espainiako profesional juridikoak eskeptiko eta kritiko agertu dira ekainaren 22ko Zigor Kodearen azken erreformaren aurrean, Wolters Kluwer taldeak 1.300tik gora adituri egindako galdeketa baten emaitzek erakusten dutenez. Zigor Kode hori, hain justu, abenduaren 23an jarri zen indarrean.

Erantzun dutenen %60ren ustez, testuaren aldaketan sartzea komeni zen "biziarteko kartzela-zigor berraztergarria", delinkuentzia bereziki arriskutsuen kasuetarako. Espainiako herritar askok eskatu duten aukera da hori. Hala eta guztiz ere, Zuzenbideko profesionalek, ea "biziarteko kartzela-zigor berraztergarriak" gure antolamendu juridikoan tokirik izango ote lukeen galdetuz gero, %56k bakarrik uste du baietz.

Bestalde, parte-hartzaileen %92k uste du Justizia Administrazioak ez duela behar adina bitarteko, ez ekonomikorik ez jendearenik, epaileek emandako epai penalak betetzeko. Horrek esan nahi du ez dagoela bitartekorik, haien ustez, Zigor Kodean lehen jada tipifikaturik zeuden delituetatik eratorritako kalte-ordainketak, sari moralak edo isunak gauzatzeko, ezta ekainean lege-testuan sartu ziren delitu berrietatik (besteak beste: partikularren arteko funtzionario-eroskeriatik, eraso informatikoetatik edo kiroleko eroskeria eta iruzurretik) eratorritakoak gauzatzeko ere.

Gainera, profesional juridikoen %56k uste du erreforma honek hobetu egiten duela indarrean dugun Zigor Kodea, eta geldiarazi delinkuentzia. Profesionalen %44k, ordea, kontrako iritzia du.

Galderari erantzun dioten %32k dioenez, delinkuentzia-modu berriei erantzutea bilatu du batik bat legegileak erreformarekin. Kopuru horretatik oso hur (%30), beste batzuek uste dute legedi espainiarrak, bilatu, gizartean egonezin handia sortzen duten delituen zigorrak gogortzea bilatzen duela. Profesional juridikoen %20k, berriz, uste du helburua gai horretako zuzentarau komunitarioa garatzea dela.

Azkenik, legeen esparruko profesionalik gehienak (%61) ez daude aurreikusitako erreforma prozesalaren alde; erreforma horrek Fiskalaren esku utzi nahi du instrukzio penalaren ardura.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*