Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Espainiako epaileek eta fiskalek europarrek baino 1.500 euro gehiago irabazten dituzte

2012(e)ko urriaren 01a

Espainiako lehen auzialdiko epaileek eta fiskalek batez beste Europako Kontseiluko kide diren 46 estatuetako lankideek baino 1.500 euro gehiago irabazten dituzte lanean hasten direnean. Hortaz, 2010. urtean Espainiako epaile eta fiskalek 47.494 euro gordin irabazi zituzten. Europarrek berriz 46.056 euro irabazi zituzten.

Justiziaren Eraginkortasuna bultzatzeko Europako Batzordeak (Jeeb) egindako ikerketaren arabera, Europan 100.000 biztanleko 21,3 epaile daude. Espainian, berriz, 10,2 daude. Hala eta guztiz ere instrukzioko epaileek 2010. urtean 4.474.042 auzi jaso zituzten; datu horien arabera Espainia laugarrena da lan kargari dagokion zerrendan. Txostenean jasotakoaren arabera, gainera, magistratu bakoitzeko auzi kopuru gehien duten estatuak, 100.000 biztanleko epaile gutxien duten berberak dira .

Espainia 6.a da Justiziara aurrekontu publiko altuena bideratzen duten estatuen artean : guztira, 4.632.278.011 euro. Eta epaile bakoitzeko abokatu kopuru altuena duen herrialdea ere bada: 26,7 abokatu epaile bakoitzeko.

Ikerketa bi urtetik behin egiten da eta Europako Kontseiluko kide diren partaide guztiak hartzen ditu bere baitan, Liechtenstein izan ezik. Txostenak bere baitan biltzen ditu sistema judizialen aurrekontuak, justiziara sarbidea, demandak ebazteko epeak, prozeduren iraupena eta beste hainbat datu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*