Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Espainia, Europako auzitegietan erreklamazio eta zigor kopuru gutxien duen estatua da

2018(e)ko ekainaren 25a

Espainia, Giza Eskubideen Europako Auzitegian (GEEA) eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegian (EBJA) erreklamazio eta zigor kopuru gutxien duten estatuen artean dago, “Espainia Europako Auzitegien aurrean, datu estatistikoei begiratu bat” txostenean jasotako datuen arabera. Txostena, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren estatistika atalak argitaratu du aste honetan.

GEEA nazioarteko auzitegia da, eta eskubide zibil eta politikoen urraketen ondorioz norbanakoen zein estatuen aurka jarritako demandak epaitzeko eskumena du. Eskubide horiek, 1977. urtean Espainiak sinatu zuen Giza Eskubideen babeserako Europako Hitzarmenean jasota daude; hitzarmena, 1979an onartu zuten Gorte Orokorrek.

Prozedurari jarraituz, lehenik eta behin GEEAn aurkeztutako kexak berrikusi egiten dira, beharrezko informazio guztia bidali dela eta legeak ezarritako epearen barruan aurkeztu direla egiaztatzeko. Hasierako iragazkia gainditu ostean, kexa bakoitzari talde judizial bat esleituko zaio. Hiru motako taldeak daude: Batzordea (hiru epailez osatuta dago), Ganbera ( zazpi epaile) eta Ganbera Nagusia (17 epaile). Eta azkenik, kexak baztertu egingo dira edo epaia emango da;  kasu bietan, prozedura baten ondorioz hartutako erabakia izango da.

2014 eta 2017 urteen artean, Espainia jatorritzat zuten 622 kexa aurkeztu ziren. Batez beste, hortaz, ehun biztanleko 0.14 kexa aurkeztu ziren. Kopuru txikia da, hitzarmena sinatu zuten gainerako estatuen batez bestekoa 0.64 dela kontutan hartuta -Frantzian eta Belgikan, adibidez-.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*