Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eskubideak pausoz pauso VIII: biktimak

2020(e)ko apirilaren 03a

2015eko apirilaren 28an Delituaren Biktimaren Estatutua indarrean jarri zenetik bost urte beteko dira aurten. Delituaren Biktimaren Estatutua arau bat da, eta Europar Batasunean gertatzen ari diren aurrerapenekin bat dator; alegia, sistema judizialean betidanik ahaztua izan den biktimarekin jarduteko arrazoiak eta modua arautzera dator. 

Emakumea puskatutako kristal baten atzean lurrean eserita, burua esku artean eta esku batean pistola hartuta

Nor da biktima?

Estatutuaren 2. artikuluan biktimaren legezko kontzeptua jasota dator. Biktima da, delituaren kaltea zuzenean edo zeharka jaso duen norbanakoa (biktima zuzena edo zeharkakoa). Biktima zuzena, delituaren egikaritzan bere pertsonarengan edo jabegoarengan kaltea jaso duen pertsona da. Kalteak bere baitan biltzen ditu min fisiko edo psikikoa, min emozionala edo kalte ekonomikoak. Zeharkako biktima hil edo desagertu den norbanako baten senidea da, beti ere, gertaeren erantzulea bera ez denean.   
 
Hortaz, edozein delituren edozein kalte jaso duen pertsona da biktima, eta aintzat har dezaten eskubidea du, besteak beste jazarpenaren, torturaren, delitu informatikoen, etxeko indarkeriaren, lapurretaren edo trafiko istripu baten biktima bada ere.

Anbulantzia geldirik atzeko ateak zabalik eta osasun langileak errepide bazterrean lanean

Euskadi, biktimekin lanean aitzindari

Duela urte batzuk Europar Batasuna zigor jurisdikziotik Justizia errestauratibora iragateko aldaketa sakon batean murgilduta dago. Justizia errestauratiboak erasotzailea eta biktimaren arteko lankidetza bultzatzen du, eta duela bost urte, Biktimaren Estatutua onartu zenean, Espainia ere aldaketa prozesu horretan sartu zen. Ibilbide horretan Euskadi aitzindari izan da, izan ere, badira bost urte baino gehiago euskal erakundeetan eredu aldaketa horren alde lanean ari direla. 

Zehazki, urte hauetan aurrerapen nabarmenak egin dira, bai Estatutuaren garapenaren bai eta Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/29/UE Zuzentarauari esker. Azken honek, delituen biktimen eskubideen eta eman behar zaien laguntza eta babesa zehazten ditu. Aurrerapenak, zehazki, Eusko jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak biktimekiko erakutsi duen interesaren ondorioz eman dira. Zentzu horretan, urratsik garrantzitsuena 2019an eman zen, Justizia Errestauratibo zerbitzua sortu zenean. Zerbitzuaren helburua biktimari lekua egitea eta prozeduran duen parte hartzeari zentzua ematea da. 

Horren aurretik bitartekaritza zerbitzua zegoen; 2007. urtean Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua sortu zen, ondoren Epaitegi barruko zigor-arloko bitartekaritza Zerbitzua izena hartu zuena.

Zer da Justizia Errestauratiboa?

Justizia Errestauratibotzat jotzen da prozesu bat, zeinetan biktima eta kaltegilea, eta delituak eragindako beste pertsona batzuk eta gizarteko kide batzuk, delituak eragindako auzien konponketarako aktiboki parte hartzen duten horretarako egokia den leku batean eta bideratzaile batek lagunduta. (Dandurand eta Griffiths 2006, p.6). Delituak norbanakoei eta taldeei kalteak eragiten diela onartu eta egindako kalteak konpontzea du helburu, protagonistek prozesuan parte hartzeko eskubidea dutela azpimarratzen da. Justizia errestauratiboko programak, ondorioz, biktima, kaltegilea eta kaltetutako herritarrak elkarlanean jartzen ditu delituari erantzun bat emateko. Norbanako horiek zigor prozeduraren gune izatera iristen dira, eta profesional egokien laguntzarekin, kaltegileak erantzukizuna bere gain hartzea eta biktimaren kaltea konpontzea lortzen da. Helburua, biktimen, kaltegileen eta gizartearen parte hartze osoa lortzea da, izan ere, prozesu errestauratiboaren helburua lortuko bada, alegia konponketa eta bakea, ezinbestekoa da alde guztiek parte hartzea (Zehr 2011).   

Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuak gatazkak bide judizialetik konpontzeko ordezko era eskaintzen dizu. JEZ auzien konponbide judizialaren ordezko era da, bideratzaile baten laguntzaz erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten du, eta helburua zigor-arloko prozeduraren baitan akordioa erdiestea da. Zibil-arloko familiaren arloan, elkarrizketaren bitartez gatazkari konponbidea aurkitzeko bidea da.

Hortaz, Zigor-arloko prozesu batean inputatuta bazaude edo horren biktima bazara, Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzura jo dezakezu, baina prozesuko arduraduna den Epaileak eskatu behar du, Fiskaltzaren onespenarekin.
 

zirkulu erestauratiboak, biktimak, biktimaren estatutua

Erronkak

Estatutua eta Europako Zuzentaraua onartuta egon arren, horien inguruan sortutako zerbitzuak nahiko berriak dira Euskadin eta oraindik badago aurre egiteko hainbat erronka.

Europako Justizia Errestauratibo Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saila eta Deustuko unibertsitatearekin elkarlanean 2019an antolatutako sinposioan (European Forum for Restorative Justice, EFRJ), Zerbitzu hasi berri honek dituen erronkak azpimarratu zituzten adituek, adibidez, zein delitutan has daiteke ezartzen eta zigor-prozeduraren zein unetan luzatzen zaio biktimari lankidetzarako eta gaizkilearekin elkarrizketa izateko gonbita. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kide Concha Sáez-en hitzetan, “Europar Batasuna Justizia errestauratiboaren tresna den bitartekaritzaren eraldaketa prozesu sakon batean dago, Justizia errestauratiboa zigor prozeduraren baitan erabiltzeko tresna-multzo gisa ezartzen den arte”. Euskadik ahalbidetu du, “gizarte osoa izatea biktimaren aldeko lan errestauratibo horrez onuraduna”, eta espainiako zigor-zuzenbideak “parametro berriak onartu behar ditu, ez bakarrik EBk gomendioa egin duelako, baizik eta gizatasunagatik”, justizia lortzea zigorrarekin lotuta dagoenaren ustea ezabatzeko. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*