2020(e)ko ekainaren 03a
Covid-19ak eragindako krisialdiak irauten duen bitartean, ahal izanez gero, Erregistro Zibilek herritarrekin harremana telefono edo posta elektroniko bidez izango dute. Bertara joateko izapideak egiteko nahitaezkoa izan beharko da. Nazionalitatea zin egiteko bertara joatea ezinbestekoa denez, dagokizun Euskadiko Erregistro Zibilean txanda eskatzeko JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordua Zerbitzura jo behar duzu.
Adi: alarma egoera dela eta zure hitzordua bertan behera gelditu bazen, ez duzu hitzordurik eskatu behar. Erregistro Zibileko langileak egoera horretan zaudeten pertsona guztiei deika dira, zin egiteko hitzordu berria emateko. Zure Erregistro Zibila zurekin harremanetan jarri ez bada, telefono edo posta elektoniko bidez beraiekin harremanetan jar zaitezke.
Aurretiko hitzordua eskatzeko jarraibideak JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan aurkituko dituzu.
Zure izapideari buruzko zalantzak argitzeko Euskadiko Bake epaitegi edo Erregistro Zibilekin telefono edo posta elektroniko bidez harremanetan jar zaitezke.
JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan sartzen zarenean, hurrengo hilabeteetan hitzordurik libre ez badago (Erregistro Zibiletan 2021era arte hitzordu guztiak eskatuta daude) jar zaitez harremanetan dagokizun Erregistro Zibilarekin, lehenago hitzordurik ba ote duten galdetzeko.