Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

ESEJ egitasmoak lurralde nazional osorako Justiziaren sistema telematikoa sortzeko aukera emango du

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia Ministroa den Francisco Caamañok, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakaria den Carlos Divarrek, Estatuko Fiskal Nagusia den Candido Conde Pumpidok eta Justizia arloan eskumenak dituzten 11 Autonomia Erkidegoetako sailburuek ESEJ (elkarreragintasun eta Segurutasun Eskema Judiziala) egitasmoaren bidez, lurralde nazional osorako sistema judizial integrala sortzeko akordio historikoa sinatu dute, Estatuko justizia sistema guztien arteko lotura telematikoa ahalbidetuko duena.

Akordioaren aurkezpenean, Justizia ministroak adierazi zuen ESEJ "inongo aurrekaririk gabeko egitasmoa dela eta BJKNren, EFNren, Ministerioaren eta Justizia arloan eskumena duten autonomia erkidego guztien ahaleginak batzen dituela, denok helburu bera lortzeko ahalegin horiek norabide berean bideratuta". Caamañok azaldu zuen sinaturiko akordioaren asmoa jarduera administratibo judizialean informazio- eta komunikazio-teknologiak ahalik eta hobekien erabiltzea dela, "eraginkortasuna, arrazionaltasun ekonomikoa eta kalitatea nabarmenduz".

Horrez gain, azpimarratu zuen helburua "justizia arin, abegitsu eta ziurra lortzea dela, herritarren nahiei garaiz erantzungo diena, beste zerbitzu publiko garrantzitsu batzuk egiten duten bezala". 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*