Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Erregistro Zibiletan ustez lapurtutako haurrekin erlazionatutako 118 ofizio jaso dira

2014(e)ko martxoaren 07a

Jaioberrien ustezko lapurreta kasuak argitzeko bulegoa ireki zenetik urtebete pasa da. Denbora horretan, euren kasuak argitzeko asmoz,  476 pertsonek eskatu dute Administrazioaren esku dagoen dokumentazioa (osasun-espedienteak, erregistroko datuak, e.a.).

Kaltetuek emandako datuen arabera, Bulegoak urtebetean 503 ofizio bidali dizkie aurrekariak izan ditzaketen Administrazio ezberdinei.  Horietatik 210 Osasun Ministeriora bidali ziren; 130 hilerrietara; 118 Erregistro Zibiletara eta 45 Fiskaltza, Aldundi, Udaletxe eta Artxidiozesietara.

Ustez lapurtutako jaioberrien jaioterriaren arabera, espediente gehien abian jarri dituena Informazio Zerbitzua Madrilgoa da (162 auzi); ondoren Katalunia (319, Kanariak 823) eta Andaluzia (18) daude. Euskal Autonomia Erkidegoan 11 espediente erregistratu dira.  Aitzitik, haur lapurtuen bulegoak irekita daraman urte honetan ez da ez Asturiasen, ez Errioxan, Nafarroan, Ceutan ez eta Melillan ere eskaerarik erregistratu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*