Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Erregistro Zibilaren ordutegia handituko da, alarma egoerak irauten duen bitartean heriotzak inskribatzeko eta ehorzketa-lizentziak emateko

2020(e)ko martxoaren 25a

Erregistro Zibilaren ordutegia handituko da, alarma egoerak irauten duen bitartean heriotzak inskribatzeko eta ehorzketa-lizentziak emateko

Justizia Ministerioak, Krisiaren Koordinazio Batzordeko autonomia erkidegoetako Administrazioekin, BJKNkin eta EFNkin adostuta ebazpena igorri du. Horren arabera, alarma egoerak irauten duen bitartean erregistro zibilak asteko egun guztietan egongo dira irekita, goizez ohiko ordutegian eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, oinarrizko zerbitzuak diren heriotza-inskripzioak eta ehorzketa-lizentziak emateko.

Neurri horren bitartez, Covid-19aren ondorioz hiltzen diren norbanakoak errespetuz tratatu nahi dira eta agurtzeko aukerarik izan ez duten senideek duten ezintasun sentsazioa eta osasuneko langileen artean hildakoen pilaketak eragiten duen nahigabea arindu nahi da.

Helburu horiekin berdinekin, alarma egoeraren ondorioz agindua jaso duen Osasun Ministerioak, joan zen larunbatean indarrik gabe utzi zuen Erregistro Zibilaren 24 artikulua. Horren arabera, heriotzaren eta ehorzketaren artean 24 ordu pasatu behar dira.Era horretara, senideek nahi duten bezain azkar egin dezakete senide maitatuaren hileta.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*