Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Erregistro Zibilak publikoa eta doan izaten jarraituko duela agindu die Catalak Autonomia Erkidegoei

2015(e)ko apirilaren 14a

Justizia Ministro Rafael Catalak, Ministerioaren egoitzan egindako Sektoreko Biltzarrean, Gobernuak bultzatuko dituen proiektu araugileen berri eman die eskumenak transferituta dituzten 12 autonomia erkidegoetako ordezkariei. Proiektu horiek Ministroen kontseiluak onartu ditu eta parlamentura igorriko dira orain. 

Sektoreko biltzarrean, besteak beste, Erregistro Zibilaren erreformari buruz aritu dira. Rafael Catalak esandakoaren arabera, erregistratzaileak arduratuko dira erregistroak kudeatzeaz; hortaz, ez da pribatizaziorik egongo erregistratzaileak funtzionario publikoak direlako.  Ildo beretik, erreformak zerbitzuen doakotasuna bermatzen duela, eta kudeaketaren aldaketa egon arren, funtzionario finko eta behin-behinekoen lanpostuak mantenduko direla adierazi du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*