Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Erregistro Zibila erregistratzaileen eskuetan uzteko prozedura eten du Gobernuak

2015(e)ko apirilaren 27a

Justizia Ministerioak Erregistro Zibilaren erreforma berrikustea erabaki du, adostasuna erdiesteko  behar diren sostenguak lortzeko asmoz; besteak beste, kaltetuen, langileen, sindikatuen eta alderdi politikoekin adostasuna lortu nahi du.

Justizia Ministro Rafael Catalák , doako eta gertuko zerbitzu publikoa erdiesteko helburuarekin, Erregistro Zibilaren kudeaketa hobetzeko Gobernuak adierazitako borondatea berretsi du.  Arlo horretan diharduten hainbat talde aurka daudela ikusita, profesional guztien adostasuna eduki ezean, erreforma aurrera ateratzeari uko egin dio Ministerioak.

Justizia Ministerioaren helburua, dagoeneko abian jarritako erreforma prozesuarekin aurrera jarraitzea da. Erreforma horren arabera, erregistroak eremu judizialetik atera nahi dira, baina aldaketa hori, elkarrizketaren bidez eta profesionalen parte-hartze eta adostasunarekin erdietsi nahi dute; ildo horretatik, beste aukera batzuk kontutan hartzeko prest daudela adierazi du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*