Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra izango dira buru Euskadiko justizia-administrazioaren digitalizazio-prozesua aztertzeko astelehenean, hilak 29, 11:30ean, Bilboko Justizia Auzitegian egingo den bileran.
Bileran, digitalizazio-prozesuan parte hartzen duten lantaldeek parte hartuko dute:
- Eusko Jaurlaritzako Justizia Saila.
- EAEANko Gobernu Sala osatzen duten pertsona guztiak.
- EAEANko Gobernu Idazkaritzako kideak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako idazkaritza koordinatzaileetakoak.
- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Euskadirako kideak.
- Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako abokatu elkargoetako ordezkariak eta Legelarien Euskal Kontseilukoak.
- Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako prokuradore elkargoetako ordezkariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Prokuradoreen Kontseilukoak.