Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Epaitegien arteko auzien banaketa arrazionalizatuko duen Botere Judizialaren Lege Organikoaren Proiektua onartu dute

2015(e)ko martxoaren 02a

Gobernuak argi berdea eman dio Botere Judizialaren Lege Organikoaren Proiektuari; horren bidez Justizia azkartu, auzitegien espezializazioa bultzatu eta auziak hobeto banatzeko hainbat neurri jarriko dira abian.

Neurri horien artean azpimarratzekoak dira epaitegiak aldi baterako espezializatzeko izango duten aukera, bai eta zigor arloko auzi konplexuak izapidetzen dituzten epaileei laguntza emateko idazkariak edo epaileak esleitzeko aukera ere. Zenbait epaitegiren arteko auzien banaketa orekatzeko neurriak ere ezarriko dira, eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Epaitegien jurisdikzioa handituko da, espezializazioa sustatu eta biktimei gertaerak salatzeko erraztasunak emateko helburuarekin.

Horrez gain, genero indarkeriaren biktimen babesa hobetzeko, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko epaileen eskumenak handituko dira; ondorioz, intimitatearen eta biktimaren irudiaren aurkako delituak eta kondena urratzeagatiko delituak ere epaituko dituzte.

Auzitegi Medikuntzako Institutuei dagokienez, osoko harrera eman dezaten, diziplina anitzeko erakunde bilakatuko dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*