Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Epaileek eta fiskalek greba deitu dute otsailaren 20rako Gallardonen erreformen aurka

2013(e)ko otsailaren 06a

Elkarte-arteko Batzordea osatzen duten Epaileen eta fiskalen elkarteek greba deitu dute datorren otsailaren 20rako, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia Ministroak egindako erreformen kontra protesta egiteko. Magistratuen Elkarte Profesionalak eta Fiskalen Elkarteak ez dute ekimenarekin bat egin.

Urtarrilean iragarri zuten Ministroak beraien eskaerei otsailaren 5a baino lehen jaramonik egin ezean, greba deituko zutela. Protesta ekimena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erreformaren, tasa judizialen, hipoteka-betearazpenen eta Erregistro Zibileko aldaketen aurka egingo da. 

Elkarte-arteko Batzordea zazpi elkartez osatuta dago: Magistratuen Elkarte Profesionala, Epaileen eta Magistratuen Francisco de Vitoria Elkartea, Demokraziarako Epaileak, Foro Judizial Independentea, Fiskalen Elkartea, Fiskalen Batasun Progresista eta Fiskalen Elkarte Profesional eta Independentea.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*