Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Epaileek eta fiskalek bat egin dute "Botere Judizialaren desegitearen" aurka

2012(e)ko uztailaren 19a

Epaileen eta Fiskalen elkarteak elkartu egin dira Gobernuak iragarritako murrizketarako neurrien aurkako jarrera adierazteko, euren ustez “funtzio publikoaren oinarrizko printzipioen aurkako erasoa” baitira.

Elkarrekin sinatu duten komunikatu batean murrizketen aurkako protesta neurriak antolatzeko batzorde bat sortuko dutela adierazi dute, murrizketek Botere Judizialaren desegitea baitute helburu, epaileen independentziari eta Fiskalen inpartzialtasunari eraso eginez.

Epaileen eta Fiskalen elkarteek ez dituzte ordukako geldialdietarako, kontzentrazioetarako, epaiketen datak atzeratzeko edo grebarako deialdiak baztertzen. Horrez gain, Justizia Ministerioari eskatzen diote Botere Judizialaren Lege Organikoaren eta Estatutu Fiskalaren erreformak geldiarazteko, eta aurrerantzean, ildo horretan garatzen den edozein proiektuetan Epaileen eta Fiskalen elkarteen partehartzea.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*