Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Epaile eta fiskalek greba mehatxua egin dute otsailerako

2013(e)ko urtarrilaren 22a

Epaileen eta fiskalen elkarteek, beraien eskaerak kontutan hartzen ez badira otsailaren 5ean greba egingo dutela jakinarazi diote Justizia ministroari. Igorritako komunikatuan jasotakoaren arabera, greba otsailak 15aren aurretik egingo lukete.

Testua epaileen eta fiskalen zazpi elkartek sinatu dute, eta bertan,  “BJKNren erreforman gure ustetan gaindiezinak diren  mugak zehaztuko dituen dokumentu bat” osatuko dutela ere iragarri dute.   Justizia Ministerioaren erreformek Botere Judizialaren independentzia murriztuko dutela salatu dute.

Aldarrikatzen dituzten gauzen artean “Botere Judizialaren independentzia bermatuko duen eta kontrol politikoa ekidingo duen kideen aukeraketa sistema ” eskatzen dute, baita BJKNk epaile eta fiskalen independentzia zaintzeko bermeak izatea ere. Ministerio Publikoaren Estatutu Organikoaren erreforman fiskalen “autonomia eta inpartzialtasuna” indartu behar dela ere aldarrikatzen dute.

Epaileek eta fiskalek, legeak egiteko orduan kolektibo juridikoen iritzia kontuan hartu behar dela adierazi dute, “Justiziaren egoeraren ezagutza handiagoa dutelako”.  Gainera, herritarrek babes judiziala jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, tasen legea aldatzea eskatu dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*