Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren kalitate estandarrei buruzko jardunaldia

2017(e)ko abenduaren 18a

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren kalitate estandarrei buruzko jardunaldia

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen zaien arretaren nazioarteko kalitate estandarrei buruzko jardunaldia Bilbon ospatu da, Euskadiko Artxibo Historikoan, eta jardunaldi monografikoa izan da eremu judizialari buruzkoa.

Emakunde Nazio Batuetako zenbait agentziekin (UNFPA eta UN Women, besteak beste) burutzen ari den kolaborazio lanaren testuinguruan kokatzen da gaurko jardunaldia.

Programa honen helburua da zehaztea zeintzuk izan behar diren gutxieneko estandarrak emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak artatzeko. Nazio Batuek hala eskatuta Emakunde nazioarteko programa honetan parte hartzen ari da.

Estandar hauek etorkizunean Nazio Batuetako Biltzar Orokorrak onartzea da helburua, eta bertan ezartzen diren estandarrak eremu poliziala, judiziala, osasunarena eta zerbitzu sozialen eremuak hartzen ditu kontuan. Honekin batera, egiten ari den lana uskadiko atentzioa hobetzen lagunduko duela adierazi du gaur Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak. Berarekin batera, Miren Arrate Gallastegui Justizia sailburuordeak ireki dute gaurko jardunaldia. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*