Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloan zein Zigor-arloko epaitegi arituko diren ezarriko du BJKNk

2019(e)ko uztailaren 30a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak Ikerketa Zerbitzuari txostena egiteko eskatu dio, lan pilaketaren arabera, probintziako hiriburuetan Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko eskumena zigor-arloko zein epaitegik izango duen zehazteko. Eskumenaren ezarpena berariazkoa izango da edo beste arlo batzuekin bateratuko da.

Akordioa epaileen aginte organoaren kide eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren presidente Angeles Carmonaren proposamena izan da, eta 2017an Kongresuak eta Senatuak Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmenean adostutako betetzera dator.
EAEn egun emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 5 epaitegi daude; Bilboko biak berezituak daude, eta gainerako hirurak beste arlo batzuetan ere jarduten dira, hala nola Donostia, Gasteiz eta Barakaldokoa. 

Datuak:
2019. urteko lehen hiruhilekoan EAEn 1.407 genero indarkeria salaketa jaso ziren; iazko datuekin alderatuz, kopuruak %1,3 egin du behera. Hala ere, epe berdinean 1418 emakume izan dira indarkeria matxistaren biktima, iaz epe berdinean baino %3,1 gehiago.
 


 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*