Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Emakumearen aurkako indarkeria osoa genero indarkeria gisa tratatzea, arriskuaren ebaluazioa eta adingabeen babesa aztertuko dituzte Behatokiaren VII. Batzarrean

2018(e)ko urriaren 17a

Datorren urriaren 18 eta 19an Etxeko eta Genero Indarkeriaren Aurkako Behatokiaren VII. Batzarra egingo da Senatuan.  2003 urteaz geroztik, Behatokia aldian-aldian elkartzen da; batzarraren helburua da indarrean dagoen legediaren eraginkortasuna sakon aztertzea eta emakumeen eta euren seme-alaben aurkako indarkeria eta giza eskubideen bortxaketari aurre egiteko erakundeek emandako erantzuna hobetzeko aukerak aztertzea.

Zazpigarren batzar horretan, mahai ezberdinetan parte hartuko duten adituek Emakumearen aurkako indarkeria osoa genero indarkeria gisa tratatzeari buruz, arriskuaren ebaluazioari eta adingabeen babesari buruz hitz egingo dute.

Batzarra urriaren 18an 12:00etan hasiko da, eta Senatuko presidente Pío García Escuderok eta Auzitegi Gorenaren eta BJKNren presidente Carlos Lesmesek inauguratuko dute. Horrez gain, beste agintari batzuen artean, Gobernuko presidenteorde Carmen Calvok, Justizia ministro Dolores Delgadok, Barne sailburu Fernando Grande-Marlaskak eta Estatuko fiskal nagusi María José Segarrak hartuko dute parte.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*