Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima diren pertsonei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berria

2020(e)ko martxoaren 12a

Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima diren pertsonei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berria

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek eta Legelarien Euskal Kontseiluko lehendakari Lurdes Maizteguik, gaur, Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berria sinatu dute.

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egindako ekitaldian ere hartu dute parte Bizkaiko eta Arabako Abokatuen Elkargoetako Carlos Fuentenebro eta Anton Echevarrieta dekano.

Hitzarmen berriaren arabera, Euskadiko Abokatuen Elkargoek guardiako 15 profesional titular eta errefortzuko 7,5 izango dituzte, honako modu honetan banatuak: 7 abokatu titular eta errefortzuko 4 Bizkaian, 5 titular eta errefortzuko 2 Gipuzkoan; eta 3 titular eta errefortzuko 1,5 Araban. Aldeek, elkarren artean adostuta, zerbitzuaren beharren arabera, guardiako profesionalen kopurua handitzea edo murriztea erabaki ahal izango dute.

Halaber, hitzarmen berriari esker, Eusko Jaurlaritzak finantzatzea xede dituen alderdien zenbatekoak eguneratu dira, bereziki, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan txanda espezifiko honetan diharduten abokatuek egindako guardiengatik eta errefortzuengatik jasoko duten ordain ekonomikoa.

San Jose sailburuak gogoratu du etxeko indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen biktimentzako ofiziozko txanda eta laguntza juridikoko lehen zerbitzua 2003ko akordioaren bidez jarri zela martxan, eta lau urte igaro ondoren, Euskadiko Abokatuen Elkargoetako bakoitzean txanda bereziaren funtzionamendua hobetu egin zen; hala, 2007an, beste bultzada bat jaso zuen, EAEn emakumearen aurkako delituen, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen aurkako delituen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmenari esker.

Emakumearen aurkako indarkeria-delituen, familia barruko indarkeria-delituen eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmen berrian, emakumearen kontrako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako borrokaren eta prebentzioaren inguruko araudietan nazioartean, estatuan eta autonomia-mailan emandako aldaketak eta aurrerapenak jasotzeaz gain, Administrazioaren eta Legelarien Euskal Kontseiluaren arteko lankidetza-helburuak eguneratzen eta zabaltzen dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*