Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EBko Kontseiluak Europako Fiskaltza abian jartzea adostu du

2017(e)ko ekainaren 14a

Europar Batasuneko Justizia eta Barne Ministroen Kontseiluak Europako Fiskaltza sortzeko akordioa adostu du.  Akordioa lau urteko negoziazioen ostean lortu da. Espainiak, bere aldetik, jarrera proaktiboa izan du EBren finantza interesen aurkako delituak jazarriko dituen erakundea erdiesteko lanean.

Guztira, 18 estatu daude Europako Fiskaltza ezartzeko Erregelamendu-proposamenaren alde: Espainia, Frantzia, Alemania, Belgika, Eslovakiia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Kroazia, Luxenburgo, Portugal, Lituania, Txipre, Grezia, Finlandia, Bulgaria, Errumania, Letonia eta Estonia. Aurki, Australia eta Italia gehituko dira talde horretara. 

Justizia Ministerioak akordioa txalotu du, eta oraindik parte hartu ez duten EBko hainbat  estatuk ere bat egingo duten itxaropena adierazi du. Justiziaren ustez, adostutako testua Europako Batasunaren arlo juridikoaren oinarri izango den erakundeari buruz Espainiak egindako proposamenetik hurbil dago.

Onartutako testua datozen hilabeteetan bozkatuko da Europako Parlamentuan. Onartu ostean, 3 urte beharko dira egoitza Luxenburgon izango duen Europako Fiskaltza sortzeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*