Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

EAEko fiskal nagusiak ustelkeriaren kontrako neurriak hartzeko eskatu du

2013(e)ko martxoaren 04a

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ustelkeria jazartzeko baliabide gehiago eta ekiditeko aurretiazko neurriak ezartzea eskatu die lurraldeko fiskalei. Kontratuak eraginkortasun eta meritu irizpideen arabera egitea eta jokabide-arauak ezartzea proposatu du; arau horien arabera kargu publikoek euren ondarea argitara eman beharko lukete. Arauak betetzen ez dituztenentzat diziplina neurriak ezartzea ere proposatu du.

Neurriok Eusko Jaurlaritzako Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen aurrean iragarri zituen. Batzordean EAEANko Fiskaltza Nagusiaren 2011ko Memoria azaldu zuen – ofizialki urrian aurkeztu zuen-. Gainera, iragarritako Gardentasunaren Legea “interesgarritzat” jo zuen eta kargu ohien kontratuak kitatzerakoan “neurriz gaineko kalte-ordainak” diru publikoarekin ordaintzea kritikatu zuen.

Bere agerraldian lapurtutako haurren auziari buruz ere hitz egin zuen. Salaketa guztiak ikertu behar direla adierazi zuen, eta “gehiegikeriak eta haurrak ezkutuan adopzioan emateko gezurretan ibili arren”, oraindik  ez dela “inolako lapurretarik” egiaztatu zehaztu zuen.

Bestalde, Auzitegi Nazionalak terrorismoaren aurkako borrokan duen eginkizunari buruz ere hitz egin zuen.  Bere garaian Auzitegi Nazionalak mota horretako delituak epaitzeak “zentzua izan zuela” adierazi zuen. Halere, terrorismoa desagertu ostean, delituak lurraldeko epaitegietan epaitu behar direla uste du. Calparsoro ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzearen alde agertu zen. Gerturatzeko zuzeneko eskubidea ez badute ere, senideen bisitak jasotzeko eskubidea daukatela argitu zuen.

Parot doktrinari buruz ere hitz egin zuen. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina hori Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren kontrakoa dela adierazi duela, eta ondorioz, Gobernu zentralak aurkeztu zuen aurkaratzearen ebazpenaren zain daudela gogoratu zuen.  “Ez dut nire iritzi pertsonala emango, baina ebazpena baieztatzen bada, Espainiak bete egin beharko du”.  “Gertatzen dena hurrengoa da, pertsona batzuentzat berandu izango dela, Estrasburgok kontrakoa adierazi  bazuen ere, preso jarraitzen baitute”, gehitu zuen.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*